Garbigunea eta Puntu Berde Mugikorra

Lezako Garbigunea Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak kudeatzen du. Bertan tamaina handiko bi edukiontzi daude, bata bolumen handiko hondakinentzako (altzariak, koltxoiak,…) eta bestea, obra txikietako hondakinentzako. Gainera, inausketen hondakinentzako beste edukiontzi txiki bat aurkitu dezakegu bertan, baita nekazal-makinariaren olioak botatzeko etxola bat eta paper edukiontzi bat ere.

 

Puntu Berde Mugikorra ere Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak kudeatzen du eta etxeetan eta denda eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua da. Hondakin hauen ezaugarriak direla eta, ezin dira bota hiri-hondakinak jasotzeko ohizko edukiontzietan.

 

– Noiz pasatzen da Puntu Berde Mugikorra Lezatik?
– Zein hondakin biltzen dira?
 • Tamaina ertain/txikiko hondakin berrerabilgarriak; beraz, BIGARREN BIZITZA proiektuan erabil ditzakete.
• Aerosolak produktuarekin
 • Sukaldeko eta motor olioa
 * Bateriak (nikel-kadmio, berun, litio ioi…)
 • Bonbillak eta fluoreszenteak
 • Tonerrak eta hondakin informatikoak
 * Bideo zintak, kaseteak, CDak eta DVDak
 • Aerosol ontziak hutsik
 * Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak
 * Etxeko hondakin arriskutsuen ontziak (garbiketa-produktuak…)
 • Jostailuak
 • Pneumatikoak  (1,20m baino gutxiagoko diametroa)
 * Tamaina txikiko metal eta zurezko tresnak
 • Botoi-pilak, pila alkalinoak, eta grafito-pilak tamaina desberdinetakoak
 * Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak)
 * Iraungita dauden landare-osasunarentzako produktuak
 • Erradiografiak
 • Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak)
 • Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak,…)
 * Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak…)
 • Arropak, oinetakoak, oihalak…
– Zein hondakin ez dira biltzen?
• Aurreko zerrendan ez dauden hondakinak
 • Enpresen ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen diren hondakinak
 * Hondakin erradioaktiboak
 * Hondakin biosanitarioak
 • Animaliak hil
 • Hondakin arriskutsuak gaizki dauden ontzietan
 * Hondakin lehergailak
 • Bereizi gabeko hondakinak edo ezezagunak

 * Garbigune mugikorrean jasotzean, pertsonentzat,ingurmenarentzat edo herri- ondasunentzat arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak edo zerbitzu honen erakundeari arazo larriak eragiten dizkiotenak.

Euskara