Ekintza Plana

“Hobetzeko egin beharreko ibilbidea da”                      

Jasangarritasun Diagnostikoa burutzeko prozesuan, zein II Herritar Parte Hartze Foroan lortutako emaitzen arabera, Ekintza Planak Udalaren ingurumen erronkari aurre egiteko helburuak eta helmugak zehaztuko ditu. Arrazoi honegatik eta ingurumen galeretan eta ingurumen adierazleetan oinarriturik, Lezako Tokiko Ekintza Planak (2011-2020) jarraitu beharreko lerro estrategikoak, programak eta ekintzak jasoko ditu, udalerriaren egungo ingurumen egoerarekin bat datozen zentzuzko politikak ezartzeko xedearekin.

Bilkura osoan Lezako Tokiko Ekintza Plana (2011-2020) onartua izatearekin batera, Lezako Udalak Udalsarea21an (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) sartzea onartu zuren.

 

IMG 0102 Leza

Irudi honetan Iñigo Franco zinegotzia ikus dezakegu Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarekin, Pilar Unzalurekin, Lezako Udalak arrakastaz gainditu duela Tokiko Agenda 21 diseinatzeko fasea eta beste udalerri eta erakundeekin batera, tokiko jasangarritasuna lortzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa berretsi duela eta aurrerapausoak Udalsarea21 bitartez egingo dituztelaren  onespena jasotzen.

 

Euskara