Lezako udalerri liluragarria Peña Artesillatik (1.341m) behatu daiteke. Nekazal-herria nagusiki, udalerri hau azken hamarkadetan artzain- eta labore-kulturatik gaur egun nagusi den mahasti-kulturara aldatu da. Bere ondarea oso ugaria da, Leza ibilbide nagusien puntu estrategikoa izan baitzen, bertatik artzainak, mandazainak eta ikazdunak elkartzen ziren eta.
Lezan dibertsitatea da nagusi: biologikoa, kulturala eta nekazaritzakoa. Honen erakusgarri El Encinedo artadia, Europan paregabea, eta GKL Kantabria Mendilerroa, dira.Gaur egun, Lezan 400 bat hektarea mahasti landaturik daude eta horietatik urtero hiru milioi inguru mahats kilo jasotzen dira.